20 urte baino gehiagoko esperientzia zure zerbitzura

1989an sortua, Argi-Olak esperientzia handia lortu du instalazio, muntatze eta mantentze elektrikoetan. enpresa, erakunde eta norbanakoei eskaintzen dizkie bere zerbitzuak Busturialdean, Durangaldean, Uribe Kostan, Debagoienean eta herrialdeko beste inguruetan.

Foto de nuestra flota de vehículos frente a nuestro local.

Gure ibilgailu-flotaren argazkia gure lokalaren aurrean.

Egun, 22 lagunek osatzen dugu Argi-Ola, instalatzaile eta administrazioko langileen artean. Denok dugu erabateko gaitasuna espezializatu garen horretan aritzeko.

Bezero guztien beharrei erantzuna emateko ibilgailu komertzial eta industrial flota handia dugu, 20 metroko garaieran instalazioak eta konponketak egiteko plataforma jasotzailea duen kamioia barne. Horrez gain, zure eskaeraren beharrei erantzuna emateko mota guztietako ibilgailuak ditugu.

Gainera, etengabeko inbertsioak egiten ditugu gure ekipamendua berritu eta eguneratzeko, gure bezeroek merezi duten kalitatezko zerbitzua eskaintzeko helburuarekin.

Gure erronka etengabeko hobekuntza da, zerbitzuari eta gure profesionalen formakuntzari dagokienez.

©2010 Electricidad Argi-Ola, S.L. - Eskubide guztiak erreserbatuta - Informazio Legala eta Pribatutasun Politika - Diseinua DFAD