Etxebizitzak

Etxeko instalazioetan esperientzia duten profesional kualifikatuak. Zure arazo elektrikoei irtenbiderik onena eskaintzen dizugu, zure beharren neurrira egindako proiektuekin, zerbitzu integral, azkar, ekonomiko eta kalitatekoarekin.

Etxeko beharrei erantzuteko behar dituzun zerbitzu elektriko guztiak egiten ditugu, hasi obra berriko muntaiatik eta berrikuntzetatik eta edozein matxura konpondu arte. Oso garrantzitsua da instalazio elektrikoaren egoera zaintzea, batez ere zaharra bada. Horregatik, gomendatzen dugu aldian behingo azterketak eta mantentze-lanak egitea, erabiltzailearen segurtasuna, instalazioaren eraginkortasuna eta indarrean dagoen araudia betetzeko. Zalantzarik baduzu, deitu eta guk lagunduko dizugu.