Kableatu egituratua

Zure bulego, eraikin edo enpresako kableatu egituraturako zerbitzuak, soluzioak eta produktuak eskaintzen dizkizugu, zure ekipo aktibo guztietan teknologia desberdinekoak edo berdinak diren konektagarritasuna eman eta eskaintzeko.

Gure zerbitzuekin, eraikin bateko edo eraikin batzuetako kableek aukera emango dute ekipo aktiboak, teknologia desberdinetakoak edo berekoak, elkarri lotzeko, eta, hala, kableen linearen mende dauden zerbitzuak integratzeko, hala nola datuak, telefonia, kontrola eta abar.

Eraikinaren bizitza baliagarrian erabiltzaileek dituzten beharrak kable gehiago jarri beharrik gabe betetzea da helburu nagusia.

Kableatu egituratuaren teknikak honela aplikatzen dira:

Informatika-postuen eta telefonoen dentsitatea oso handia duten eraikinak

  • Bulegoak
  • Ikastetxeak
  • Merkataritzako lokalak

Konexio-kalitate handia eta sarearen kudeaketa azkarra eta eraginkorra behar duten eraikinak

  • Lantegi automatizatuak
  • Zentro ofizialak
  • Alokatutako eraikinak solairuka
  • Autobusen terminalak eta geltokiak

Muturreko baldintzak direla eta, instalazioak fidagarriak izatea eskatzen duten eraikinak

  • Itsasontziak
  • Egitura mugikorrak
  • Kanpoko agenteen aurrean segurtasun handiagoa eskatzen duten fabrikak