Ohar legala

Electricidad Argi-Ola S.L. webgunearen eta bertako edukien jabetza intelektualaren eskubideak Electricidad Argi-Ola S.L. renak dira.

Electricidad Argi-Ola S.L. webgunearen informazioa aldatu eta berritzeko eskubide osoa du, nahi duen unean eta aurretiazko abisurik gabe, hala nola, bere konfigurazioa eta aurkezpena.

Electricidad Argi-Olak S.L. ez du ziurtatzen webgunerako sarreran eta edukietan errorerik egongo ez denik edota egoki eguneratuta egongo denik. Hala ere, guzti horiek saihesteko ahalegina egingo du eta, beharrezkoa balitz, ahalik eta arinen konpondu edo berrituko ditu.

Webgunerako sarbidea zein bertako informazioari eman ahal zaion erabilera ez da  Electricidad Argi-Ola S.L. ren erantzukizuna izango, jarduera horien egilearena baizik. Electricidad Argi-Ola S.L. ez da webgunera sartzean edo bertako informazioa erabiltzean sortu daitezkeen ondorio edo kalteen erantzule. Soilik erantzungo luke bere eskumenak gauzatzean bete beharreko lege xedapenak aplikatzeagatik sortutako jardueren aurrean.

Electricidad Argi-Ola S.L.-k ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren hirugarrengoen loturen eduki edo konexioetatik eratorritako erantzukizuna.

Webgunearen informazioa baimenik gabe erabiltzen bada eta Electricidad Argi-Ola S.L. ren jabetza intelektualaren eskubidean kalte eta galerak sortzen badira Electricidad Argi-Ola S.L. legez dagozkion neurriak hartuko ditu eta, beharrezkoa balitz, neurri horietatik eratortzen diren erantzukizunak hartuko ditu.